XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oporrak Barbaro berri batzuren inbasio udatiarra bezela hedatzen dira.

Pixkanaka handitzen den uholdearen orruaren modura, besterik ez da entzuten katastrofearen altura hauetan.

Komunikabideetan besterik ez dago.

Udako ikastaroak, udako unibertsitateak, udako mintegiak edota jardunaldiak kurtsilloak, egonaldiak, gogoetaldiak edota barnetegiak.

Punta batetik bestera ikasle eta irakasle.

Berdin da Euskadin zein Estatu espainolean, muga guztien gainetik zabaltzen bait da gaixotasun sarkor honen sukarra.

Donostia eta Santander Logroño eta El Escorial, Palma de Mallorca, Gijón edo, , maiteago dugun Larraona.

Kokotaraino naukate udako ikastaro ditxoso horiekin!.

Bada garaia mugak jartzeko. Aski da!.

Bestela gero eta gehiago ugalduko dira holako iniziatiba maltzurrak eta deskuidatzen banaiz Quincoces de Yuso-n ere montatuko dute unibertsitate bat.

Eta ez nago horretako prest.

Quincocesen, behintzat, ez diogu horri biderik emango.

Udan, udako gauzak.

Neuk behintzat prest daukat burdinezko-txapa eta ikatza, prest hamakak eta arbolen gerizpea, prest nobela beltzez beteriko zorroa.

Ah!, eta Quincoces aldean Burgoseko odolosterik onenak ditugu, arkumea ez da makala eta patatak... ah!, zer esan daiteke Losa haraneko patatei buruz? Hobeto isiltzea jende larregi hurbil ez dadin.

Hori bai Udako Ikastaroa!.

Irailera arte, irakurle, ondo pasa eta deskansau! Jon BASTERRA.